XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELEIZ-IPARRAK

Ubidetik.

Dagonillaren 26'an asi ta Irallaren 6'an amaitu zan erri onetan misiñoe ederra; izlarijak ixan ziran Jazinto ta Florentzio Karmeldar abak.

26'gneko. arratzaldian aba gurgarriak eldu ziran ta errijak Udala edo Ayuntamentuagaz, arrera eder bat egin eutzen ta gero egun gustietan erritarrok utzik barik eldu ziran txadonara, Aba arima zalearen itzaldi ederrak entzutera, oben loijak garbituteko gertatuagaz, gero Jaunaren adizkide egiñik, zintzo aurrera irauteko asmuakaz.

Irallaren 3'an. ume ta Miren alabak Jauna artu eben batera; Maringo Txaunburu Ibargutxi'tar Jon Kurutzak emon eutsen, bitartian Miren alabok abestu situen ederto Aita Otaño ta Beran abesti onek Nai badozue jakiñ Gogoz ardezagun Jauna neure biotzak deitzen zaitu baita Ogi zerutik eta azkenian Jaunaren ereserkia abestu dayogun maitazunari.

Urrengo egunian gizakume ta emakumak Jaun artzia.

Irallaren 6'an igandian barriro uritar gustiok Jauna artu eben ta abestu Miren alabok.

Amarretan jaupa nagosiya Gure Jauna agirian zala, esan eban Aita Florentziok lagun zituela Aretxaga'tar Pelipa ta Aspe'tar Aurili Jaupariyak Gotzonena deritxon jaupa abestu eben Miren alabaok oso ederto ta amayan Tantum ergo ta Jaunaren ereserki aitaturikua.

Arratzaldian Aita Jakindak agur egin euzkun itzaldi ederrian aurrerako erakutzi osasuntzuak emonagas eta ondoren egin zan Gure Jaunagaz ibilkundia Magdalenako txadonatxora...

Berau altaratik lurreneraño loraz apainduta zerua zirudian (Apaintzaliak dira Letona'tar Josefina bere alaba Aretxaga'tar Josefina Ajuria'tar Kataliñe ta Gazteiztar euren lagunak. Ezkerrak danai).

Ibilkunde onetan Aspe'tar Aurelik erabilli eban Gure Jauna, Otxandioko Jaupari bi lagun zituela.

Abestu barriz lenguak, baña geruago ta gogo obaguagaz, eta etorri ziran albo errietakoari, beste ainbeste euren errietan be egiteko guraria bistuagas Abestu zituen Pange lingua.

Tantum ergo, adorote devote ta abar.

Azkenian Aita Florentziok emon eban Doipuruaren onespena ta amaitu ziran misiñuak.

Anei ezkar Aba gurgarriari egin deuzten mesediagaitik eta eleistarrari Jaunaren deiyari zintzo erantzunagaitik.

(Eleistar maitiok} es astu aba orren erakutziakaz eta onian irauteko asmuak barristau egunero, sendo iraun dagizuen azkeneraño, alan lortuko dozue garairik andiena.

Baita ezkarrak Miren alabari eleizkizunak ondo egiten lagundu dabelako.

Bakit gogo ones beterik Azkue Jaunaren agnrtza ikasten sabisela datorren illeko lenengoko igandian abestuteko jaurrera ba ta es nagitu!

Ikasi baita Ama Neskutzarena deritxon jaupa be, bere egunetan zeuen abost bigunes goratu dagizuen zeuen Ama.

TXAUNBURUAK